COVID-19 SEGURTASUN PLANA

Surf Eskoletarako

 

 Gaur egungo egoerari aurre egiteko, MOOR SURF ESKOLA Zarautz eta FREE SURF ESKOLA Donostia elkarlanean aritu gara , konfinamendu garaian, datorren denboraldian gure jarduera era seguru eta bideragarri batean burutzeko.

COVID-19 birusaren aurrean segurtasuna bermatze asmoz, surf eskolentzako lagungarri izan daitekeen ondorengo baliabide eta lan tresna praktikoa aurkeztu nahi genizueke: SURF ESKOLENTZAKO SEGURTASUN PLANA

Surf eskolei dagokion segurtasun plan hau, eskola bakoitzak landu beharreko segurtasun neurri bereziak garatzeko modelo edo lagungarri izateko helarazten dizuegu. Eskola bakoitzak bere berezitasunei egokitu ahal izango dio plana eta aktibitatea ahalik eta azkarren eta era seguruenean  martxan jarri.

Gainontzeko jarduerak bezala ( ostalaritza, merkataritza…) udal, aldundia eta gainontzeko erakundeekin komunikazio lerro zuzena ireki nahiko genuke datozen egunetan gure alorrarekiko hartuko diren erabakietan ahotsa izateko eta lagungarri suerta daiteken ikuspuntua elkar banatzeko.

Urteak ditugu segurtasun protokolak lantzen surfaren alor ezberdinetan: surfaren irakaskuntzan, hondartzen azterketan, itsas sorospenean, meteorologia azterketan , segurtasuna olatu handietan e.a. Maila internazionalean lan egiten duten erakundeekin (B.W.R.A.G Big Wave Rescue Assesment Hawaii, surf sorosmenean aitzindari) lanean gaude guzti hau bideratzeko asmoarekin.

Surfak, kirol nahiz jarduera ekonomiko bezala, profesionaltasunaren apostua egin zuen aspaldi eta horretan dirau, itsasoaren erabiltzaile oro formakunta eta kontzientzia maila handiagoetara heltzeko lan tresnak eskeintzen.

“Ez da segurtasunik, sortzen den arte”

 

OINARRIZKO BETEBEHAR NAGUSIAK

  • Ekintza Ekonomikoetako Zergan alta
  • Kostas-ek onartutako Surf Eskola Lizentzia
  • Udaletxeak onartutako Surf Eskola Lizentzia

 

 

SEGURTASUN PROTOKOLOA

IKASLEEN BETEBEHARRAK

  • SURF ESKOLARA SARRERA:
    • Kanpoanitxarote ilara antolatu:
      • Distantzia: 2 metro pertsonen artean.
      • Kopurua: 1 edo 2 familia berdinekoak.
      • Materiala: maskarilla derrigorrezkoa ala hautazkoa.
    • Sarrera banan banakoa eta tartekatua izango da.
    • Sarreran eskuak gel-arekin desinfektatu.
    • Beti 2 metroko distantzia mantenduko da eskola barruan.
  • ESKOLA BARRUKO EGINBEHARRAK :
    • HARRERAREKIN KONTAKTUA:
      • Sartzean eskuakgel-arekin desinfektatu.
      • Distantzia: 2 metrotara dagoen marra atzetik.
      • Kopurua: banaka.
      • Materiala: maskarilla eta eskularruak derrigorrezkoak ala hautazkoak.
        • Ordainketak txartelarekin bakarrik egin.
  • ALDAGELAKO ARAUAK:
    • Kopurua: espazioaren araberakoa.
    • Distantzia: 2 metro pertsonen artean.
    • Erropa guztia motxila barruan sartu.
    • Oinetakoak plastikozko poltsa batean gorde.
    • Atera baino lehen eskuak xaboiarekin garbitu.
  • MATERIALAREN BANAKETA eta GARRAIOA:
    • Surf oholak irakasleakbanatuko ditu ikasleei.
    • Ohola hondartzarantz garraiatu 2 metroko distantzia mantenduz taldekideen artean.
  • TALDEAREN ANTOLAKETA: hondarretan
    • Taldeen gehienezko kopurua: 4 ikasle.
    • Ikasleen arteko distantzia: 2 metro.
    • Ikasleen kokapena:borobil erdi baten antzekoa.
  • TALDEAREN ANTOLAKETA: uretan
    • Guneak:
      • Hasiberriak: itxas urertzean.
      • Hobekuntzakoak: itxaso barruan.
    • Distantzia: 2 metro ikasleen artean.
  • MATERIALAREN GARBIKETA:
    • Surf oholak irakasleek garbitu eta sartuko dituzte eskolara.
  • ALDAGELAKO ARAUAK:
    • Eskuak ura eta xaboiarekin garbitu.
    • 2 metroko distantzia mantendu pertsonen artean.
  • DUTXATZEKO ARAUAK:
    • Gehienezko kopurua: dutxa eta espazioaren araberakoa.
    • Dutxatzen dauden bi pertsonen artean dutxa bat libre.
    • Neoprenoarekin dutxatu, xaboitu eta desinfektatzeko ontzi berezi batean sartu., guztia dutxen eremuaren barruan.
  • NEOPRENOEN MANTENUA:
    • Neoprenoak desinfektatu likido berezi batekin.
    • Neoprenoak lehortzeko eskegi eskolako gune berezi batean.
  • ALDATZEKO ARAUAK:
    • 2 metroko distantzia mantendu pertsonen artean.
    • Erropak jantzi eta norbere material guztia jaso.
    • Eskuak xaboiarekin garbitu aldagelatik atera aurretik.
  • KOMUN eta ESKU-GARBI GELAKO ERABILERA ARAUAK:
    • Komun gela eta esku-garbi gelako gehienezko kopurua:
      • Helduak: 1 pertsona.
      • Haurrak: 1 haur + 1 heldu.

 

ESKOLEN BETEBEHARRAK

  • SURF ESKOLARA SARRERA:
    • Eskola kanpokoitxarote ilara antolatu:
      • Sarrera aurrean marra jarri lurrean.
      • Itxarote ilarako arauak kontrolatzeko zaindari bat jarri.
    • Sarrera banan banakoa eta tartekatua izango da.
      • Zaindariak antolatuko du sarrera tartekatua.
  • ESKOLA BARRUKO EGINBEHARRAK :
    • HARRERAREKIN KONTAKTUA:
      • Sarreran eskuak garbitzeko gel desinfektatzailea jarri.
    • Harrera mahai aurrean marrak jarri lurrean:
      • Lehenengoa: 2 metrotara.
      • Hurrengoak : 2 metrotara.
    • Harrerako langilearen betebeharrak:
      • Maskarilla eta eskularruak derrigorrezkoak .
      • Harrera gelako protokoloa zuzendu.
      • Ordainketak txartel bidez bakarrik egin.
  • ALDAGELAKO ARAUAK:
    • Aldagelak garbi eta desinfektatuta mantendu.
    • Aldageletako arropak antolatuta mantendu.
    • Aldagelako mugimenduak kontrolatuko dira beste zaindari baten bidez ( Taldearen irakaslea ).
  • MATERIALAREN MANTENUA:
    • Surf oholak garbi eta desinfektatuta ordenatu.
    • Irakasleak banatuko ditu tablak eskola kanpoan eta eremu zabal batean.
  • TALDEAREN ANTOLAKETA: hondarretan eta uretan
    • Irakaslearen ardura izango da taldekideak segurtasun neurriak mantenduz antolatu eta mantentzea. 
  • MATERIALAREN GARBIKETA: oholak eta neoprenoak
    • Surf oholak eta neoprenoak erabilera bakoitzero garbituko dira:
      • Ura eta xaboiarekin.
      • Desinfektatze produktu bereziekin.
  • ALDAGELA-DUTXA ARAUAK:
    • Aldagela eta dutxako arauak zaindari batek kontrolatuko ditu:
      • Taldearen irakaslea izan daiteke zaindaria.
  • ALDAGELA ETA KOMUN GARBIKETA:
    • Aldagela eta komunak desinfektatu taldekideek utzi ondoren.
    • Hurrengo taldearentzako aldagela eta komunak

 

 

MOOR SURF ESKOLA Zarautz                            

Iulen Elkoro Araukua

+34635732013

iulen@moorsurfeskola.com