Txikisurf udalekuak

180,00 

Izen eman Txikisurfean eta oparitu haurrei uda ahaztezin bat!

Ireki ditugu izenemateak, eta ekainaren 24an jarriko gara martxan!
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean
Astelehenetik ostiralera, 10:00 etatik 13:00 etara
1 h 30 min surfean eta 1 h 30 min jokoetan

Aste 1 baino gehiago edo txandakako asteak nahi badituzu, hartu lehenengoa eta gainerako asteak eskolan antolatuko ditugu.

Egunero, jarduera piloa izango dugu prest, haurrek gozatu eta primeran pasatu dezaten. Ordu eta erdi emango dugu uretan surf egiten. Irakasleen laguntzaz, zutik jartzea eta itsasoaz gozatzea lortuko dute. Era berean, skate eta surfskatean ibiltzen ikasiko dugu eta hondartzan jolastuko gara, hainbat jarduera eginez.

Bi talde egiten ditugu, adinaren arabera. Txikien taldeak (4tik 7 urtera) 3-4 ikasle du irakasleko; handienak (8tik 12 urtera), berriz, 5-6 ikasle irakasleko. Batzuek surf egin bitartean, besteak hondartzan aritzen dira jolasean. Egunero, unerik aproposena bilatzen dugu haurrek itsasoaz goza dezaten.

Datak

23/06-tik 27/06-ra, 30/06-tik 04/07-ra, 07/07-tik 11/07-ra, 14/07-tik 18/07-ra, 21/07-tik 25/07-ra, 28/07-tik 01/08-ra, 04/08-tik 08/08-ra, 11/08-tik 15/08-ra, 18/08-tik 22/08-ra, 25/08-tik 29/08-ra, 01/09-tik 05/09-ra, 08/09-tik 12/09-ra