Txikisurf

SURF UDALEKUAK

Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila

4-12 urte

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara.

Ordu eta erdi Surfean eta ordu eta erdi Jolasean

Egiozu opari uda ahaztezina

Eman haren izena Udalekuetan, eta hondartzaz, itsasoaz eta olatuez gozatuko du, lagun berriak egin bitartean.

Udaleku ahaztezinak

Surf egiten ikastea, uda osoan lagunekin hondartzan jolasean gozatzea eta natura ezagutzea oroipen ahaztezinak izango dira.

Izan ere, zuk ere gogoratuko dituzu hondartzako egun luze haiek, uretatik atera gabe, hondarretan jolasean, olatuekin saltoka, eguzkipean korrika…

Irribarrea duzu aurpegian, ezta? Eta zure seme-alabek hondartzaz gozatzea nahi duzu, zuk egin zenuen bezalaxe. Baina lanak edo eguneroko zereginek ez dizute uzten umeak hara egunero eramaten eta haiekin orduak ematen.

Gainera, opor-aste asko dira, eta ongi baliatzea gustatuko litzaizuke, kirola egin dezatela, diberti daitezela eta goza dezatela. Baina, batez ere, ikasten jarrai dezatela, lagun berriak egitea eta pertsona gisa haztea.

Eta hori guztia hondartzan egin dezaketela badiotsut? Udaz eta itsasoaz gozatuz, zeuk haien adina zenuenean egin zenuen bezalaxe. Bai, hala da. Txikisurf udalekuei esker, uda ahaztezina izan dezakete.

Txikisurf udalekuak

Haurrei begira antolaturiko udalekuak. Egunero egiten dituzte jarduerak, helburu hauekin:

Haiek dagoeneko egin dute proba

Hauxe diote Txikisurf Udalekuetan parte hartu dutenek:

Irakasleen profesionaltasuna dut gustuko. Arreta handiz begiratzen dituzte haurrak, eta beti izaten dira dakiten guztia irakasteko prest, ahalegin guztiak egiten umeek ikasi eta goza dezaten.

Usue Sanz

TxikiSurfen, giroa dut gogokoen, eta irakasle eta haurren arteko harremana ere bai. Gure semea pozik joaten da, 4 urte zituenetik.

Maider Lasa

Gomendatu zidatelako eraman nuen umea, eta, egia esan, oso esperientzia ona izan da. Surf udalekuetan, programaren antolaketa dut gustukoen, bai eta hura gauzatzen duten irakasleak ere. Olatua hartzen duen bakoitzean nola gozatzen duen ikusteak txoratu egiten nau.

Iñigo Ugarte

Aukeratu zenbat denboraz gozatzea nahi duzun

Astebetez, hamabost egunez edo uda osoan, bere adineko 4 edo 5 haur gehiagorekin batera, surf egiten eta natura errespetatzen ikasiko du, baina, batez ere, primeran pasatzen!

Aste 1

165
  • 5€ Udal-Tasa barne
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Jolasak: 1,5 ordu
  • Surf-materiala Barne
  • Asegurua Barne

2 aste

310
  • 10€ Udal-Tasa barne
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Jolasak: 1,5 ordu
  • Surf-materiala Barne
  • Asegurua Barne

3 aste

445
  • 15€ Udal-Tasa barne
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Jolasak: 1,5 ordu
  • Surf-materiala Barne
  • Asegurua Barne

4 aste

570
  • 15€ Udal-Tasa barne
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Jolasak: 1,5 ordu
  • Surf-materiala Barne
  • Asegurua Barne

Zalantzarik? Argitzen lagunduko dizugu

Egunero, jarduera piloa izango dugu prest, haurrek gozatu eta primeran pasatu dezaten. Ordu eta erdi emango dugu uretan surf egiten. Begiraleen laguntzaz, zutik jartzea eta itsasoaz gozatzea lortuko dute. Era berean, beste ordu eta erdiz hondartzan jolastuko gara, hainbat jarduera eginez.
Eskolako irakasle guztiak oso surflari onak dira, eta prestakuntza berezia dute surf-irakasle edo kirol-hezitzaile edo begirale aritzeko.

Gainera, guztiek egiten dute surf txikiak zirenetik; beraz, oso ezagun dituzte bakoitzak izan ditzakeen beldurrak eta segurtasunik eza.

Azken finean, esperientzia berdina bizi izan zuten txikiak zirenean. Horregatik sortu ohi da lotura berezia haien artean, eta, primeran moldatzen direnez, are gehiago dibertitzen dira.

Bi talde egiten ditugu, adinaren arabera. Txikien taldeak (4tik 7 urtera) 3-4 ikasle du irakasleko; handienak (8tik 12 urtera), berriz, 5-6 ikasle irakasleko. Batzuek surf egin bitartean, besteak hondartzan aritzen dira jolasean. Egunero, unerik aproposena bilatzen dugu haurrek itsasoaz goza dezaten.

Bai. Une oro, irakasle baten laguntza izango du, eta eremu seguruan ariko dira. Gainera, ikasi eta gozatzeko, itsasoa egoera onean dagoenean sartuko da uretan.

MOOR hondartza ondoan dago, eta ikasleentzako aldagelak eta dutxak ditu. Gainera, bi eremu ditu bereizita: hezea eta lehorra. Hezean, material guztia dago, eta bertatik abiatzen dira uretara. Hartara, ez dute eremu lehorretik pasatu beharrik.
Hain zuzen, eremu lehorrean daude gimnasioa eta gainerako gelak. Gimnasio zabala da, eta bertan haurrek psikomotrizitatea, oreka eta abar lantzeko jarduerak egiteko instalazioak daude. Era berean, bideoak ikusteko proiektorea eta pantaila erraldoia ere baditu.

Jakina! Urte osoan surf egiten jarraitu nahi badu, Zarauzko MOOR Surf Eskolan urte osoko bonuak ditugu. Eskolak asteburuetan izaten dira. Bere adineko beste 3-4 haurrekin batera ibiliko da, eta, irakaslearekin batera, surfa eta jolasak uztartzeko dinamika egingo dute.

Gainera, bonuaren onena da komeni bezala xahu daitekeela, ez baitago astebururo etorri beharrik eta jasotako eskolak besterik ez baita ordainduko.

Zure haurra irribarretsu ikusi nahi duzu Udalekuetan?

Egin ezazu zoriontsu, eta goza dezala hain gurea den itsasoaz.

Ziur zure haurrak ura gustuko duela eta hondartzara joaten zareten bakoitzean gozatzen duela. Bada, pentsa ezazu nola sentituko den itsasoarekin loturiko kirol bat ikasten badu, gainera kontrolpean duela eta ongi moldatzen dela sentitzean.

Egunero irribarrea aurpegian datorkizula ikusiko duzu, eta bere bizitzako udarik onenetakoa izatea lortuko duzu.

Gehiago jakin nahi dut Txikisurf programari buruz

Bete ezazu galdetegi hau, eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.

    Irakurri eta onartu ditut pribatutasun politika eta legezko oharra.

    Erabileraren arduraduna: MOOR SURF ESKOLA, S.L., helbidea: Itsasertza 11, behea – 20800 Zarautz. Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es

    Moor Surf Eskola surfean gozatzeko leku ezin hobea da. Irribarrez beti aterako zara uretatik eta kirol honen magia biziko duzu.

    HARREMANETARAKO

    Itsasertza 11, 20800 Zarautz, Gipuzkoa
    943 02 08 94
    info@moorsurfeskola.com

    Google Maps kokapena