Bono12 ordu

230,00 

BONO12k urte osoan surf ikastaroak izateko aukera ematen dizu. Bertan maila ezberdinetako taldeak osatzen ditugu: hasiberriak, tartekoak eta aurreratuagoak.

Surf ikastaroak zure mailaren arabera, itxasoaren baldintza eta mareak kontuan izanik, zuretzako baldintza onenetan antolatzen saiatzen gara.

BONOko 12 orduak zuri ondoen datorkizun erritmora erabili ditzazkezu.

Ezaugarriak:

  • Ikastaro jarraiak asteroko surf saioekin.
  • 1,5 orduko hastapen surf saioak
  • Beharrezko surf material guztia barne:
    • Ikaslearen mailari egokitutako surf tabla.
    • Urteko sasoiari dagokion neoprenoa eta osagarriak.
  • Norbere istripu asegurua eta besteentzako giza erantzunkizun asegurua.
  • Aldagela zerbitzua eta dutxa beroa.

Mailak:

  • 0. Maila: Lehenengo surf eguna. Olatuen aparrak hartu eta tablan zutitzen ikasi. Apar irristaketan ibili. ( Irakaslearen bultzaden laguntzarekin )
  • 1. Maila: Olatuen aparrak bakarrik hartu. Tabla gaineko zutiketan eta apar irristaketan kontrola. Olatuak hartzen eta zutik jeisten ikasi irakaslearen laguntzarekin.
  • 2. Maila: Olatuak bakarrik hartzeko gaitasuna. Olatuak alboz jeitsi olatu-horma alderantz. Oinarrizko bonbeoa ikasten hasi.
  • 3. Maila: Olatuen horman zehar oinarrizko bonbeoaren kontrola. Bonbeo aurreratua eta oinarrizko surf maniobrak ikasten hasi.

Taldeak:

  • Taldeak ikasleen mailaren arabera desberdintzen dira.
  • Ikastaroa antolatzeko, taldeak 3 ikasle izan behar ditu gutxienez.
  • Taldeak 6 ikasle izango ditu gehienez.
  • 3 ikasle baino gutxiagoko saio partikularrek prezio garestiagoa izango dute.

Antolakuntza:

  • “BONO12” WhatsApp talde baten bitartez egiten ditugu asteko surf saioen deialdiak
  • Ikastaroen deialdiak ezberdinak izango dira maila ezberdinetako taldeentzat.
  • Deialdiak, olatu baldintzen eta marea egoeraren arabera egiten ditugu.
  • Asteburuko saioen deialdia astean zehar egingo dugu, eta ikasleak izena ematen joango dira.
  • 3 ikasleko gutxieneko taldea osatzean, eskolatik ikastaroaren konfirmazioa egingo dugu.
  • 0-1 mailako taldeentzat, saioak marea behean eta erdian proposatzen ditugu.
  • 2-3 mailako taldeentzat, saioak marea goian eta erdian proposatzen ditugu.
  • Ikasleek asteko edozein egunetan ikastaroak proposatzeko aukera dute.

Moor Surf Taldea:

  • Ez dago kuotarik, BONO12 ordu edo beste surf zerbitzuren bat martxan izatea besterik ez da behar.
  • Deskontuak surf material ezberdinetan: tablak, neoprenoak eta beste osagarriak.
  • Eskolako instalazioen erabilera: aldagelak, dutxak, gimnasioa, skate-ak…
  • Moor taldekide moduan eskolako zozketetan parte hartzeko aukera.
  • Gure blog-eko argitalpen ezberdinetan parte hartzeko aukera.