Surf Eskola Zarautz
Etorri, eta bizi ezazu surfa!
Irrifartsu aterako zara itsasotik
Goza ezazu benetako surflariek bezala
Surfa kirol magikoa da. Probatzen duenak errepikatu egiten du. Lehen egunetik bertatik zutik jartzea erraza da irakasle ona baduzu ondoan. Zuk ekarri gogoa, eta gainerako guk erakutsiko dizugu. Etorriko zara surf egitera?
Oholaren gainean irrist egin, itsasoa ezagutu, naturarekin harremanetan sartu, surf-ohola erabiltzen ikasi, eta olatuen gainean irrist ibiltzeak esperientzia paregabea biziaraziko dizu.
Irakutsi nahi duten surflariekin ikasi behar duzu surfa, izan zure lehen aldia, izan surflaria, edo mugimendu teknikoak hobetu nahi badituzu. Txikitatik ikasi dugun guztia erakutsi nahi dizugu.
Zure ikasprozesua mailakatua izango da, olatu olatu ikasiko duzu. Horrela, gero eta gehiago gozatuko duzu, eta zure buruarekin harro sentituko zara, egunetik egunera hobeto egingo duzulako.
Bada garaia zuk ere emozioz betetako esperientzia hau bizi dezazun. Naturarekin bat egiten lagunduko dizu, bai eta estresetik ihes egiten ere, eta energiaz beteko zara. Zuk aukeratu eguna eta ordua, gu zure beharretara egokituko gara, urteko egun guztietan egunsentitik ilunabarrera.
Surf egin eta olatuen gainean irrist egitea zuk zeuk bizi dezakezun esperientzia da. Ohol gainean zutik jartzea lehen egunetik bertatik lortuko duzu, eta uretatik poz-pozik irtengo zara.
Horrez gain, zuk zeuk erabakiko duzu eskolak noiz jaso, gu zeure beharretara egokituko baikara. Profesionalekin nahi al duzu surfean ikasi?
Urteak daramatzazu surf egiten, baina iritsi zaizu garaia mugimendu teknikoak hobetzeko, eta geuk lagunduko dizugu lortzen. Profesionalekin ikasiko duzu. Gainera, olatuak bideoan grabatuko ditugu, gero akatsak zuzentzeko.
Horrela, oholaren gainean geroz eta gehiago disfrutatuko duzu. Ikusi nahi duzu teknikoki nola hobetzen duzun egunetik egunera?
Eman zure seme edo alabaren izena Txikisurf udalekuetan, egiozu opari uda ahaztezina. Haurrekin lan egiteko bereziki prestatuta dauden irakasleak ditugu, eta haiekin batera hondartzaz gozatuko du.
Jolasteaz gain, kirola egingo du, eta lagun berriekin oso ongi pasatuko du. Ezagutu itzazu hobeto udalekuak.
Ikas ezazu surf-irakasleekin
Gu erakusteko irrikan gaude. Irakasle asko gara, desberdinak guztiak, baina denok ditugu hiru ezaugarri:
- Txikitatik gara surflariak eta beti izango gara, surfzale amorratuak baikara.
- Kirol-irakasle izateko prestakuntza jaso genuen, eta surfean espezializatuta gaude.
- Izugarri gustatzen zaigu erakustea eta dakiguna transmititzea.
Testigantzak
Lagun hauek badakite zer den gurekin surf egitea:
Betidanik ikasi nahi izan dut surf egiten, eta Moor Surf Eskolari esker lortu egin dut; bereziki, irakasleen tratuari esker. Gainera, eskolak nahi dudanean nahiz ondo datorkidanean jasotzea abantaila handia da.
Maila hobetzeko asmoarekin eman nuen izena, eta aurreneko eskoletatik hasi nintzen emaitzak nabaritzen. Egia esan, harritu egin ninduen irakasleen maila handiak.
Semearen izena eman nuen, hark hala nahi zuelako, eta, egia esan, pozez zoratzen nago. Irakasleen tratua eta haien konpromisoa bikaina da. Umea oso gustura dabil, eta ni lasai eta zoriontsu nago.
Irakasle guztiak oso atseginak eta onak dira. Oso giro ona dago, eta gozamena da bertara joatea, beti ikasten duzu zerbait. Gomendatu zidatelako hasi nintzen etortzen, eta pozarren nago, batez ere ordutegiaren eta eskola-egunen malgutasunagatik. Nire ustez, txataren antolaketa ikaragarria da.
Deitu, guk pozik lagunduko dizugu
Telefonoz hitz egin nahi baduzu, entzungo dizugu
Eman izena gure buletinean, eta bihur zaitez Zarauzko Moor Surf Eskolako kide
Azken albisteen berri izango duzu.
Erabileraren arduraduna: MOOR SURF ESKOLA, S.L., helbidea: Itsasertza 11, behea – 20800 Zarautz. Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es