Pribatutasun Politika

Pribatutasun-politika honen xedea da gure web-orrian jasotako zerbitzuetan nabigatzen duzunean edo haiek erabiltzen dituzunean ematen dizkiguzun datu pertsonalen erabileraren berri ematea; horrela, askatasunez erabaki dezakezu datuok dokumentu honetan jasotako helburuekin eman nahi dituzun.

1. Nor arduratuko da nire datu pertsonalen erabileraz?

Eskatzen ditugun datu pertsonalen erantzulea dela jakinarazten dizuegu: MOOR SURF ESKOLA, S.L., Nafarroa kalea 11 BAXUA – Itxasertza 20800 ZARAUTZ helbidearekin (aurrerantzean, MOOR). Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

  • Helbide elektronikoa: info@moorsurfeskola.com
  • Telefono-zenbakia: 943020894

2. Zertarako erabiliko dira nire datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak helburu hauetarako erabiliko dira:

  • Zure eskaerari erantzuteko.
  • Gure produktu edo zerbitzuren bat kontratatzen baduzu, horiek kudeatzeko eta fakturatzeko.
  • Zure curriculuma aurkezten baduzu, zure borondatea edo asmoa mugarik gabe gordetzea delakoan gaude, oraingo edo etorkizuneko hautaketa-prozesuetan parte har dezazun; nolanahi ere, baliogabetzeko edo aurkaratzeko eskubidea izango duzu, dohainik.
  • Zure harremanetarako datuak gordeko ditugu aldizka zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko, bai gure produktuei eta zerbitzuei buruzkoak bai gure interesekoak izan daitezkeenei buruzkoak.
  • Gure produktu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko zure gustuak eta lehentasunak ezagutzeko.
  • Gure webgunean nabigatzeko erabilitako IP helbidea eta gure marketin-ekintzak kudeatzeko kontsumo-ohiturak erregistratzeko.
  • Cookieak erabiltzen ditugu eskainitako zerbitzua hobetzeko eta pertsonalizatzeko, baita nabigazioa errazteko ere.

3. Jakinarazpen komertzialak

Zure datu pertsonalak gure erregistroko edozein inprimakitan aurkezteak esan nahi du berariaz onartzen dituzula, gure ustez interesgarria izan daitekeen geure informazioa edo hirugarrenena bidali ahal izateko. Informazio hori bidaltzea gure negozioaren funtsezko zatia da, beraz, gure edozein produktu edo zerbitzu kontratatzearekin lotuta dago.

Hala ere, gogoratu une oro eta dohainik ekin diezaiokezula uko jakinarazpen horiek jasotzeari; hala egin nahiko bazenu, bidali mezu elektronikoa dokumentu honen lehenengo puntuan adierazitako helbidera.

4. Noiz arte gordeko dituzte nire datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak gordeko dira kontratatutako zerbitzua edo produktua emateko behar-beharrezkoa den denbora-tartean. Zerbitzu edota erositako produktuen gaineko bermea amaitu ondoren, bost urtez gordeko ditugu datuak, hau da, erantzukizun zibilak edo merkataritza-arlokoak preskribatzeko epe estandarrean. Hala ere, kontuan izan behar da datuak gordetzeko epe horiek luzatu egin daitezkeela, lege-aldaketak edo balizko erantzukizun penalak tarteko. Kontratuaren ondoriozko erantzukizunak preskribatu ondoren, datu pertsonal guztiak ezabatuko ditugu.

Zure harremanetarako datuak modu mugagabean gorde nahi ditugu, gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen produktu edota zerbitzuei buruzko aldizkako informazioa bidaltzeko. Beraz, ez baduzu informazio komertzialik jaso nahi, geurea edo hirugarrenena, baduzu uko egitea, mezua bidaliz helbide honetara: Info@moorsurfeskola.com.

5. Zein datu eman behar ditut?

Izartxoa daramaten datu pertsonal guztiak ezinbestekoak dira gure produktu edota zerbitzuak eskuratzeko edo kontratatzeko. Nahitaezko datu horietakoren bat ematen ez baduzu, ezingo zaitugu artatu.

6. Nire datu pertsonalak hirugarrenei lagako al zaizkie?

Ez, zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

7. Zure eskubideak

  • Zure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea duzu.
  • Emandako baimena edonoiz baliogabe dezakezu.
  • Zure datu pertsonalen erabilera mugatzeko eska dezakezu.
  • Zure datu pertsonalen erabileraren aurka egiteko eskubidea duzu.
  • Zure datu pertsonalak lekualdatzeko eskubidea duzu.

Eskubide horiek egikaritu ahal izateko, eskaera bidali behar duzu dokumentu honen lehen puntuan jasotako fitxategiaren arduradunaren helbidera. Zure eskubideei edo horiek egikaritzeko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu –www.agpd.es-.

8. Cookieak

MOOR-ek cookieak darabiltza bere sistemetan, eskainitako zerbitzua hobetzeko, pertsonalizatzeko eta nabigazioa errazteko helburu bakarrarekin. Cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta ordenagailu batekin soilik lotzen dira, eta ezin dira datu pertsonaletan sartu. Nabigatzaileak dagokion ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txikiak dira cookieak. Gure webgunearen bidez nabigatzen denean, gure zerbitzariak cookieak ezagutu ahal izango ditu, eta hautatutako hizkuntzari buruzko informazioa eman ahal izango digu azken bisitan. Nabigatzaile gehienek cookieak automatikoki erabiltzea onartzen dute, baina badago nabigatzailea konfiguratzea ordenagailuaren pantailan cookieak jaso direla jakinarazteko eta disko gogorrean instala daitezen eragozteko.

Cookieei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara: Cookieen Politika

9. Datuen kalitatea

Erabiltzaileak bermatzen du MOOR-i emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta edozein aldaketa jakinarazteko ardura du. Erabiltzailea izango da MOOR-i edo beste edonori datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratuak dituzten formularioak betetzeagatik sor dakizkiokeen zuzeneko edo zeharkako kalte edo galeren erantzule bakarra. Erabiltzaileak ezin izango ditu hirugarrenen datu pertsonalak sartu, aldez aurretik pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren berri ematen ez badiote. Datu horiek sartzearen erantzule bakarra erabiltzailea bera izango da.

10. Konfidentzialtasuna

Zure datu pertsonalak isilpeko informazio gisa sailkatuko dira; beraz, datu horien erabilera oro hirugarrenen aurrean ahalik eta sekretu handiena bermatuta eta haien segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak aplikatuta egingo da.

11. Segurtasun-neurriak

MOOR-ek beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatzea, galtzea, erabiltzea edo eskuratzea saihesteko, kontuan hartuta une oro teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dauden arriskuak, giza ekintzatik edo ingurune fisiko edo naturaletik etor daitezkeenak. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla eraso ezinezkoak.

12. Baldintza bereziak

MOOR-ek ematen dituen zenbait zerbitzuk baldintza bereziak izan ditzakete, datu pertsonalen babesaren arloan aurreikuspen espezifikoak dituztenak; hortaz, kasu bakoitzean dagozkion baldintza bereziak aplikatu behar dira. Baldintza bereziek arautzen ez duten guztian, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira, osagarri gisa.

13. Adingabeak

14 urtetik beherako haur eta gazteek gurasoen edo tutoreen baimena behar dute MOOR-en webgunean datu pertsonalak emateko.

Moor Surf Eskola surfean gozatzeko leku ezin hobea da. Irribarrez beti aterako zara uretatik eta kirol honen magia biziko duzu.

HARREMANETARAKO

Eguzki Lore, Nafarroa Kalea 11, Malecon
943 020 894
info@moorsurfeskola.com

  • Eguzki Lore, Nafarroa Kalea 11, Malecon
    20800, Zarautz

  • 943 020 894

  • info@moorsurfeskola.com

KONTAKTUA