Surf Ikastaroak Zarautz

ASTEKO EDOZEIN EGUNETAN

Gehienez, 1-6 laguneko taldetan

Ordu 1, 1 eta erdi edo 2 orduko saioak

Ikas ezazu surfean profesionalekin

Eman ezazu izena ikastaroetan, eta ikasi olatuen gainean irristatzen.

Bizi ezazu surf egiteko esperientzia

Olatuen gainean irrist egitea zirrara paregabea da, bizi izan duenak baino ezin dezakeena deskriba. Orain, zuk senti dezakezu.

Izan ere, ziur hondartzara joaten zarenean uretako surflariei begira geratzen zarela, eta surf egitea zein dibertigarria izango litzatekeen pentsatzen duzula. Surf-ohola mendean izatea eta olatuen artean gozatzea gustatuko litzaizuke.

Baina, horretarako, praktika-ordu asko behar direlakoan zaude. Baina lehen saioan zutik jartzea lortuko duzula esaten badizugu? Etorri eta bizi!

Gure hastapen-ikastaroei esker, olatuak hartu, zutik jarri eta haien gainean irrist egitea lortuko duzu. Gainera, oholarekin autonomo izateko gai izango zara, eta surfa den erabateko kirolaz gozatu ahal izango duzu.

Egunero, uretatik irribarrea aurpegian aterako zara, eta egunsentian zein ilunabarrean surf egiteko gai zarela sentituko duzu. Izan ere, ikastaroa zeuk diseinatuko duzu, gu zure ordutegi eta aukeretara moldatuko gara.

Zure Surf ikastaroa antolatu

Egin surf hobekien datorkizunean.

Zure beharretara hobekien moldatuko den aukera egin ahal izango duzu, bai eguneko saioei bai astekoei bai asteburukoei dagokienez. Eta, saioak taldean eman nahi badituzu, zure mailako pertsonekin osatuko dugu taldea, ahalik eta gehiena goza dezazun.

Surf Saioa

45-tik aurrera
  • 1,5 orduko saioa
  • 4-6 ikasleko taldea 45€
  • 3 ikasleko taldea 60€
  • 2 ikasleko taldea 75€
  • Partikularra 1 ikasle 95€
  • Surf-materiala eta asegurua barne

Asteburukoa

85-tik aurrera
  • 1,5 orduko 2 saio
  • 4-6 ikasleko taldea 85€
  • 3 ikasleko taldea 110€
  • 2 ikasleko taldea 140€
  • Partikularra 1 ikasle 180€
  • Surf-materiala eta asegurua barne

Astekoa

175-tik aurrera
  • 1,5 orduko 5 saio
  • 4-6 ikasleko taldea 175€
  • 3 ikasleko taldea 235 €
  • 2 ikasleko taldea 290€
  • Partikularra 1 ikasle 400€
  • Surf-materiala eta asegurua barne

Taldeak

20-tik aurrera
  • 1,5 orduko saioa
  • +24 ikasle taldea
  • 6 ikaslez behin, irakaslea
  • Aldagela zerbitzua
  • Dutxa beroa
  • Surf-materiala eta asegurua barne

(*) Pertsona bakoitzari dagozkion prezioak dira. Surf saioetarako beharrezko surf material guztia, norbere istripu asegurua eta besteekiko giza erantzukizun asegurua prezioan barne daude. Gainera, aldagela zerbitzua eta ur berodun dutxa izango dituzu. Balore haundiko elementu pertsonalak ere gordeko dizkizugu.

* %10eko deskontua 6. saioaren ondoren.
* %10eko deskontua familia bereko kideentzat.
* %10eko deskontua GAZTE-TXARTELA-rekin.

surf-familia

Zarautz leku ezin hobea da familian oporretara joateko eta familiako kide guztiek ondo pasatzeko jarduera ugari aurkituko dituzue Zarautzen!

Guk surfean probatzea gomendatzen dizugu, esperientzia paregabea eta ahaztezina izango da, eta are gehiago familian partekatuz gero.

Gure surf eskolan, Moor Surf Eskolan, gure irakasleek oinarrizko kontzeptu eta gomendio guztiak erakutsiko dizkizue, surfeko ikastaroa segurua eta dibertigarria izan dadin eta horrela, denok uretatik irribarrearekin irten zaitezten.

Goza ezazu surfaren magiaz

Ikastaroetan, irakasleak egoera ezberdinetan kontrol eta segurtasunez moldatzen irakatsiko dizu. Itsasoan nondik sartu eta edozein olaturen aurrean nola jokatu ikasiko duzu. Horrela, gehienez zure mailako 6 lagunez osaturiko taldeetan, zera lortuko duzu:

Haiek hasiak dira

Begira zer dioten ikastaroan izena eman duten pertsonek:

Zalantzarik? Argitzen lagunduko dizugu

Eskolako irakasle guztiak oso surflari onak dira, txapelketetan arituak, eta, gainera, hezitzaileak. Txikitatik egiten dute surfa, eta haien jakinduria transmititu nahi dute, zeuk ere kirol honetaz goza dezazun. Irakasle guztiak tituludun espezialistak dira, eta hainbat mailatako irakasle-prestakuntza dute.

Irakasleak ikasprozesua zure gaitasunen eta mailaren arabera diseinatuko du, eta gehienez 1-6 laguneko taldea osatuko du.
Txikienen taldean, irakasleak 3-4 ikasle izango ditu.
Ez. Zarauzko MOOR Surf Eskola beharrezko surf-material guztiaz arduratzen da. Toalla eta bainujantzia besterik ez duzu ekarri beharko.
MOOR hondartza ondoan dago, eta ikasleentzako aldagelak eta dutxak ditu. Gainera, bi eremu ditu bereizita: hezea eta lehorra. Hezean, material guztia dago, eta bertatik abiatuko zara uretara. Hartara, ez duzu eremu lehorretik pasatu beharrik izango.

Hain zuzen, eremu lehorrean daude gimnasioa eta gainerako gelak. Era berean, proiektorea eta pantaila erraldoia daude, uretako zure surf-eskoletako grabazioak ikusteko.

4 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena.
Igeri egiten jakitea beharrezkoa izan ez arren, urari beldurrik ez izatea eta uretan moldatzen jakitea gomendagarria da, horrela gehiago gozatuko baituzu. Dena dela, une oro irakasle baten laguntza izango duzu, eta eroso eta seguru sentituko zaren eremuan ariko zara.

Itsasoaz, hondartzaz eta olatuez gozatu nahi al duzu?

Izena eman surf hastapen ikastaroetan eta hasi dibertitzen kirol zirraragarrienetako bat praktikatzen ikasten duzun bitartean.

Naturarekin harremanetan jarriko zara, olatuen gainean irrist egitearen emozioa biziko duzu eta zure errutina ahaztuko duzu.

Egunero uretatik aterako zara irribarre batekin, hondartzaz gozatu eta taula gainean irristatzea lortuko duzu benetako surflari gisa.

Gehiago jakin nahi dut surf-ikastarori buruz

Bete ezazu galdetegia, eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.

    Irakurri eta onartu ditut pribatutasun politika eta legezko oharra.

    Erabileraren arduraduna: MOOR SURF ESKOLA, S.L., helbidea: Itsasertza 11, behea – 20800 Zarautz. Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es

    Moor Surf Eskola surfean gozatzeko leku ezin hobea da. Irribarrez beti aterako zara uretatik eta kirol honen magia biziko duzu.

    HARREMANETARAKO

    Itsasertza 11, 20800 Zarautz, Gipuzkoa
    943 02 08 94
    info@moorsurfeskola.com

    Google Maps kokapena