Hobekuntza

MALGUTASUNA URTE OSOAN

3 orduko saioak

1-4 ikasleko taldeak

Surflari profesionalek zuzendutako saioak

Hobetu zure surfa goi mailako irakasleekin

Izeneman gure hobekuntza saioetan, eta hasi ulertzen zure surfa nola hobetu dezakezun. Saio batetik bestera sentituko duzu hobekuntza.

Surfa gehiago sentitu eta gozatu

Zure mugimenduak lantzeaz gain, zure akatsak ere zuzenduko ditugu. Horrela, azkarrago egingo duzu aurrera, surfean gero eta hobeto, eta gehiago gozatuko duzu.

Urteak daramatzazu ohol eta guzti uretara sartzen, baina harago joan nahi zenuke; hau da, olatu bakoitza hobeto hartu nahiko zenuke, surfean hobeto egin, finean.

Egoera horretan bazaude, jakizu iritsi zaizula unea. Guk lagunduko dizugu helburu hori lortzen, surflari profesionalen entrenamendu teknikoan eskarmentu handia duten irakasleak baikara. Gainera, irrika handiz irakasten dugu.

Olatu gainean zer egiten duzuen ulertzen hasteko edota ur gainean erabakiak azkarrago hartzeko baliagarri izango zaizu ikastaroa, baita mugimenduak eta maniobrak geroz eta hobeto egiteko ere.

Trebakuntza-ikastaro honetan, ohol gaineko keinu bakoitza hobetuko duzu. Gainera, zeure akatsez jabetuko zara, batez ere, mugimenduak ahalik eta lasterrena pentsatzen, egiten eta zuzentzen ikasiko duzu.

Surflari profesionalekin ikasiko duzu

Surfean ongi egiteaz gain, ordu asko eman izan dugu itsasoan. Hala eta guztiz ere, irakaskuntzako profesionalak gara. Gehienez lau laguneko taldeak osatzen ditugu, eta zure ikasketa zeure mailaren araberakoa izango da. Horrela, hau lortuko duzu:

Haiek dagoeneko sentitu dute hobekuntza

Begira zer dioten gure ikasle ohiek:

Surf-saio gutxi batzuetan teknika eta mugimendu berriak ikasi ditut, eta surfean egiteko nire modua nahiz sentsazioak hobetu dituzte. Urtetik urtera nabaritu dut bilakaera.

Ivan García

Moor Surf Eskolari esker lortu dut berriz ere surfari lotzea. Oso gustuko dut bertako giroa, etxean banengo bezala sentiarazten naute. Gainera, irakasleen maila eta eskarmentua ikusgarriak dira.

Lartaun Portu

Maila hobetzeko asmoarekin eman nuen izena, eta aurreneko eskoletatik hasi nintzen emaitzak nabaritzen. Egia esan, harritu egin ninduen irakasleen maila handiak.

Iñaki Asurmendi

Irakasleen tratua gustatu zait gehien ikastaoran. Errendimenduan egindako bilakaera ere azkarra izan da. Gainera, irakasleek ederki motibatzen zaituzte, eta hori oso garrantzitsua da.

Paulo Zabalo

Antolatu zure surf saioak

Zuek erabakiko duzue noiz egin surfean.

Zuk aukeratu ongien egokitzen zaizun aukera-sorta. Kontuan izan jaso nahi duzun saio-kopurua. Esaguzu zein den ongien datorkizun ordutegia, eta geu horretara egokituko gara. Horrela, ikastaroari ahalik eta etekin handiena aterako diozu.

Saioa

60 -saioa
  • 3 Ordu
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Teknifikazioa: 1,5 ordu
  • Bideo-Zuzenketa
  • Surf Materiala Barne
  • Asegurua Barne

Hilabetero

50 -saioa
  • 4 Saio
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Teknifikazioa: 1,5 ordu
  • Bideo-Zuzenketa
  • Surf Materiala Barne
  • Asegurua Barne

Hiruhilero

40 -saioa
  • 12 Saio
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Teknifikazioa: 1,5 ordu
  • Bideo-Zuzenketa
  • Surf Materiala Barne
  • Asegurua Barne

Urtero

30 -saioa
  • 10 Hilabete
  • Surfa: 1,5 ordu
  • Teknifikazioa: 1,5 ordu
  • Bideo-Zuzenketa
  • Surf Materiala Barne
  • Asegurua Barne

(*) Pertsona bakoitzari dagozkion prezioak dira. Surf saioetarako beharrezko surf material guztia, norbere istripu asegurua eta besteekiko giza erantzukizun asegurua prezioan barne daude. Gainera, aldagela zerbitzua eta ur berodun dutxa izango dituzu. Balore haundiko elementu pertsonalak ere gordeko dizkizugu.

Zalantzarik? Argitzen lagunduko dizugu

Irakasle surflariak maila tekniko handikoak dira; urte askoan, hainbat surflari euskaldunen entrenatzaileak izan dira. Gainera, heziketa fisiko ikasketak zein kirol-irakasle izatekoak egin dituzte denek.
Zeuk erabaki. Urte osoan, zure beharretara egokituko gara. Dena den, gogoratu ingurumenak agintzen duela; beraz, olatu onak hartu nahi badituzu, komeni da itsasoaren arabera antolatzea.
Gehienez lau laguneko taldeak dira. Bakarrik edo lagunekin batera parte har dezakezu, edo, bestela, guk osaturiko talde batean. Zeure mailari egokitutako taldea egin dezakegu; hartara, askoz merkeago aterako zaizu.

Materialaren gaineko aholkuak emango dizkizugu, komenigarriena hauta dezazun. Hainbat ohol probatzeko aukera ere izango duzu, hobekien egokitzen zaizuna aukeratzeko. Ohol egokia izatea ezinbestekoa da surfean hobeto egiteko eta gozatzeko. Horrez gain, geure bezeroa bazara, materialean prezio bereziak izango dituzu.

Hondartzatik bertatik bertara dugu gure lokala. Handia da: barnean aldagelak, dutxak eta egongela-gimnasioa ditu. Egongela tatami handi bat da. Proiektore bat ere badugu, grabaketak ikusi ahal izateko. Zeure surf-mugimenduak hobetzeko tokia ere badago.

Surfskate-aukera zabala dugunez, lehorrean ere landu ahal izango dituzu mugimendu horiek.

Hamar urtetik gorakoentzat da. Surfean arituak izan behar dute hobekuntza-saioetan izena emateko.

Zure surfa hobetu nahi duzu?

Eman izena hobekuntza ikastaroetan, eta hobetu zure teknika.

Zuk egiaztatuko duzu egunero zerbait berria ikasi duzula, eta surfaz gero eta gehiago goza dezakezula ikusiko duzu.

Zuk aukeratu ongien egokitzen zaizun aukera-sorta. Jaso nahi duzun saio kopuruaren arabera egin dezakezu aukera.

Esaguzu zein den ongien datorkizun ordutegia, eta gu horretara egokituko gara. Horrela, ikastaroari ahalik eta etekin handiena aterako diozu.

Hobekuntza saioari buruz gehiago jakin nahi dut

Bete galdetegia, eta laster jarriko gara zurekin harremanetan.

    Irakurri eta onartu ditut pribatutasun politika eta legezko oharra.

    Erabileraren arduraduna: MOOR SURF ESKOLA, S.L., helbidea: Itsasertza 11, behea – 20800 Zarautz. Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es

    Moor Surf Eskola surfean gozatzeko leku ezin hobea da. Irribarrez beti aterako zara uretatik eta kirol honen magia biziko duzu.

    HARREMANETARAKO

    Itsasertza 11, 20800 Zarautz, Gipuzkoa
    943 02 08 94
    info@moorsurfeskola.com

    Google Maps kokapena