Beste urtebetez Txikisurf Udalekuak arrakasta haundia izan dute. Ehundaka haur pasa dira eskolatik momentu ahaztezinak biziz. Lagun zein irakasleekin momentu zoriontsuak etengabeak izan dira, olatuetan lehen aldiz irristatuz, skate-akin jolastuz eta hondartza jokoekin elkar gozatuz.
Udara ederra izan dugu, eguraldi paregabea lagun eta surfean hasteko olatutxo egokiak izan dituzte surflari txikienek. Zoriontasunez betetako asteari amaiera berezia ematen diogu; ostiralero ikastaroaren diploma eta izozki goxoa bat jaso dute ikasle guztiek :)
Udara ahaztezin honen erakusle, horra Javi Goya -k editatutako 2019 Txikisurf Udalekuen bideo sorta. Zuen haurrak topa ditzazkezue bideo hauetan, udarako aste bakoitzeko bideoak dituzue jarraian.
