Ikas ezazu surfean profesionalekin
Eman ezazu izena ikastaroetan, eta ikasi olatuen gainean irristatzen.
Bizi ezazu surf egiteko esperientzia
Olatuen gainean irrist egitea zirrara paregabea da, bizi izan duenak baino ezin dezakeena deskriba. Orain, zuk senti dezakezu.
Izan ere, ziur hondartzara joaten zarenean uretako surflariei begira geratzen zarela, eta surf egitea zein dibertigarria izango litzatekeen pentsatzen duzula. Surf-ohola mendean izatea eta olatuen artean gozatzea gustatuko litzaizuke.
Baina, horretarako, praktika-ordu asko behar direlakoan zaude. Baina lehen saioan zutik jartzea lortuko duzula esaten badizugu? Etorri eta bizi!
Gure hastapen-ikastaroei esker, olatuak hartu, zutik jarri eta haien gainean irrist egitea lortuko duzu. Gainera, oholarekin autonomo izateko gai izango zara, eta surfa den erabateko kirolaz gozatu ahal izango duzu.
Egunero, uretatik irribarrea aurpegian aterako zara, eta egunsentian zein ilunabarrean surf egiteko gai zarela sentituko duzu. Izan ere, ikastaroa zeuk diseinatuko duzu, gu zure ordutegi eta aukeretara moldatuko gara.
Zure Surf ikastaroa antolatu
Egin surf hobekien datorkizunean.
Zure beharretara hobekien moldatuko den aukera egin ahal izango duzu, bai eguneko saioei bai astekoei bai asteburukoei dagokienez. Eta, saioak taldean eman nahi badituzu, zure mailako pertsonekin osatuko dugu taldea, ahalik eta gehiena goza dezazun.
Surf Saioa
- 1,5 orduko saioa
- 4-6 ikasleko taldea 45€
- 3 ikasleko taldea 60€
- 2 ikasleko taldea 75€
- Partikularra 1 ikasle 95€
- Surf-materiala eta asegurua barne
Asteburukoa
- 1,5 orduko 2 saio
- 4-6 ikasleko taldea 85€
- 3 ikasleko taldea 110€
- 2 ikasleko taldea 140€
- Partikularra 1 ikasle 180€
- Surf-materiala eta asegurua barne
Astekoa
- 1,5 orduko 5 saio
- 4-6 ikasleko taldea 175€
- 3 ikasleko taldea 235 €
- 2 ikasleko taldea 290€
- Partikularra 1 ikasle 400€
- Surf-materiala eta asegurua barne
Taldeak
- 1,5 orduko saioa
- +24 ikasle taldea
- 6 ikaslez behin, irakaslea
- Aldagela zerbitzua
- Dutxa beroa
- Surf-materiala eta asegurua barne
(*) Pertsona bakoitzari dagozkion prezioak dira. Surf saioetarako beharrezko surf material guztia, norbere istripu asegurua eta besteekiko giza erantzukizun asegurua prezioan barne daude. Gainera, aldagela zerbitzua eta ur berodun dutxa izango dituzu. Balore haundiko elementu pertsonalak ere gordeko dizkizugu.
* %10eko deskontua 6. saioaren ondoren.
* %10eko deskontua familia bereko kideentzat.
* %10eko deskontua GAZTE-TXARTELA-rekin.
Zarautz leku ezin hobea da familian oporretara joateko eta familiako kide guztiek ondo pasatzeko jarduera ugari aurkituko dituzue Zarautzen!
Guk surfean probatzea gomendatzen dizugu, esperientzia paregabea eta ahaztezina izango da, eta are gehiago familian partekatuz gero.
Gure surf eskolan, Moor Surf Eskolan, gure irakasleek oinarrizko kontzeptu eta gomendio guztiak erakutsiko dizkizue, surfeko ikastaroa segurua eta dibertigarria izan dadin eta horrela, denok uretatik irribarrearekin irten zaitezten.
Goza ezazu surfaren magiaz
Ikastaroetan, irakasleak egoera ezberdinetan kontrol eta segurtasunez moldatzen irakatsiko dizu. Itsasoan nondik sartu eta edozein olaturen aurrean nola jokatu ikasiko duzu. Horrela, gehienez zure mailako 6 lagunez osaturiko taldeetan, zera lortuko duzu:
Haiek hasiak dira
Begira zer dioten ikastaroan izena eman duten pertsonek:
Itsasoaz, hondartzaz eta olatuez gozatu nahi al duzu?
Izena eman surf hastapen ikastaroetan eta hasi dibertitzen kirol zirraragarrienetako bat praktikatzen ikasten duzun bitartean.
Naturarekin harremanetan jarriko zara, olatuen gainean irrist egitearen emozioa biziko duzu eta zure errutina ahaztuko duzu.
Egunero uretatik aterako zara irribarre batekin, hondartzaz gozatu eta taula gainean irristatzea lortuko duzu benetako surflari gisa.






