Cookieen politika

Nabigatzailean cookieak instalatzeko, zure baimen argia behar dugu, betiere honetarako izan ezean:

• Beharrezkoak nabigazioa errazteko edota segurtasun-neurriak aplikatzeko, informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatuta egon dadin.
• Ezinbestekoak ZUK ZEUK eskatutako zerbitzua eman ahal izateko.

Gure webgunean erabiltzen ditugun gainerako cookieei dagokienez, haiei buruzko gure legezko ohartarazpena onartzen baduzu, politika honetan adierazitako helburuetarako erabili ahal izango ditugu.

Zer dira cookieak?

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, zeinak Erabiltzailea web-orri batean sartzen denean haren terminalean (ordenagailua / smartphonea / tableta / etab.) deskargatzen eta gordetzen diren. Hainbat cookie-mota daude, eta haien helburuak askotarikoak izan daitezke. Adibidez, cookieak erabil daitezke hautatutako hizkuntza gogoratzeko, webgunea pertsonalizatzeko, saioaren hasiera gogoratzeko, eskaera baten elementuak gogoratzeko, segurtasun-elementuak erabiltzeko, sare sozialetan edukiak partekatzeko, Erabiltzailearen nabigatzaile-mota gogoratzeko, eraginkortasuna, geolokalizazioa, bisiten analisia eta webguneko portaera hobetzeko, publizitate pertsonalizatua eskaintzeko, baita webguneko mugimenduen jarraipena egiteko eta erabilera-profilak eratzeko ere.

Nolako cookieak daude?

Oro har, esan daiteke bi cookie-mota daudela: saioko cookieak eta cookie iraunkorrak. Saioko cookieak aldi baterako sortzen dira, eta, behin webgunea utzita, automatikoki ezabatzen dira. Cookie iraunkorrek, aldiz, gailuan gordeta jarraitzen dute, eta sortu zituen orri zehatza bisitatzen denean berriro aktibatzen dira. Cookie iraunkorrek nabigatzailearen azpikarpetan jarraitzen dute fitxategiari ezarritako iraunaldian.
Cookieak, halaber, norberarenak edo hirugarrenenak izan daitezke. Guk geureak sortu ditugu, eta geuk dugu haiek erabiltzeko eta baliogabetzeko ahalmena. Hirugarrenen cookieak zerbitzuak ematen dizkiguten erakundeek sortzen dituzte, besteren artean gure webguneko trafikoa aztertzeko, hirugarrenen bideoak ikusteko edo sare sozialekin konektatzeko. Hortaz, jakizu ez dugula cookie horien eta beren sortzaileen pribatutasun-politiken gaineko inolako ahalmenik. Jarraian, gure webgunean erabiltzen ditugun cookieen gaineko deskribapen-koadro bat dago. Cookie horiei buruz zalantzarik baduzu, onena duzu fabrikatzailearengana jotzea, adierazitako esteken bidez (cookieak desaktibatzeko zure eskubidea eragotzi gabe).

Nork eskura ditzake cookieak?

Cookieak sortu dituen erakundeak edo enpresak baino ezin ditu eskuratu.

Zer informazio gorde dezakete cookieek?

Cookieek bil dezaketen informazioa askotarikoa izan daiteke; adibide bat jartzearren, eta bestelakorik baztertu gabe, hauxe:

  • Erabiltzailearen IP helbidea.
  • Webgunearen jatorria.
  • Webgunera iristeko bilatzailean erabilitako berbak.
  • Bisitaturiko webguneen jatorria.
  • Aukeratutako produktuak.
  • Erregistro- edo eskaera-formularioen edukia.
  • Saioen Erabiltzailearen identifikazioa (ID).
  • Zure nabigatzaileari zein gailuari, sistema operatiboari, konexioaren abiadurari eta bistaratzeko ezarpenei buruzko informazioa.

Zein cookie erabiltzen ditu gune honek?

Webgune honek ondoko taulan zehazturiko cookieak erabili ohi ditu:

  • Beharrezko cookieak: ezinbestekoak dira Erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak emateko. Desaktibatuz gero, ezingo dituzu gure eduki eta zerbitzuak behar bezala jaso.
  • Cookie analitikoak: Gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko erabiltzen ditugu, eta, horretarako, gure webgunearekiko portaera aztertzen dugu, hirugarrenen cookieen bidez. Desaktibatuz gero, zure gaineko ezagutza mugatuta izango dugu.

Gure webgunean erabiltzen diren cookieak:

Cookie-mota Deskribapena / Helburua Beharrezkoa / hautazkoa
Saioa Beharrezkoak dira web-orria behar bezala erabiltzeko, hala nola Erabiltzaileen saioak hasteko edo etengabe nabigatzeko, herrialdea eta hizkuntza aukeratu ondoren. Erabiltzailea nor den jakiteko erabiltzen dira, erregistro-eremu batean sartu behar izanez gero. Cookie hauek gabe, zerbitzu erabilgarri asko ez lirateke erabilgarri egongo. Cookie hauek nabigatzailea ixten denean edo hilabeteren buruan iraungitzen dira. EZ
Sozialak Zerbitzu batzuek hainbat sare sozialekin bat egiteko konektoreak dituzte. Erregistro soziala erabiltzean, cookieak instalatzeko baimena ematen diozu sare sozialari. Cookie hauek osagai soziala gehitzen diote zure nabigazioari. Informazio gehiago Facebook/Instagram eta Youtube
Analitikoak Cookie hauek webgunearen osagaiak eta funtzionaltasuna aztertzea, neurtzea eta hobetzea ahalbidetzen dute. Instalatzen diren cookieak hirugarrenenak dira. Adibidez, Google Analytics analitika-tresnari esker, webguneek aukera dute jakiteko zer-nolako elkarrekintza dagoen beren bisitarien eta jabetzen artean. Cookie-multzo bat erabil dezakezu informazioa biltzeko eta webguneen erabilerari buruzko estatistiken berri emateko, Googleren bisitariak pertsonalki identifikatu gabe. Google Analytics-en gaineko informazio gehiago
Geolokalizazioa Google Maps: cookie hauek kanpoko osagarriek erabiltzen dituzte (Google Mapsen APIa), datuak geolokalizatzea xede.
Sarean gure eskaintzak modu erakargarrian aurkezteko eta web-orrian eskaintzen ditugun tokiak errazago aurkitzeko, Google Maps mapa-zerbitzua erabiltzen dugu, API baten bidez. Google Mapsen funtzioak erabili ahal izateko, IP helbidea gorde egin behar da. Oro har, informazio hori Googlek AEBetan duen zerbitzari batera igorri eta bertan biltegiratzen da. Oinarri juridikoa Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluaren 1. paragrafoaren f) atala da.

Google Maps erabili bitartean eskuratzen diren zure datuak gerora Googleri bidaltzerik nahi ez baduzu, Google Maps sarean zerbitzua erabat desaktibatzeko aukera dago, zure nabigatzailean JavaScript aplikazioa desaktibatuta. Kasu horretan, Google Maps eta mapak ezingo dira Interneteko orri honetan ikusi. Kontuan izan JavaScript desaktibatutakoan gure webgunean eskaintzen ditugun beste funtzio batzuek ere funtzionatzeari utziko diotela.

Informazio gehiago, Google:
https://policies.google.com/privacy

Nola desaktibatuko ditut cookieak?

Erabiltzaileak cookie operatiboak hauta ditzake, edo desaktibatu, honela:

Hirugarrenen erantzukizuna.

Gogoan izan ezin garela arduratu hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaz, egiazkotasunaz eta haien betetzeaz. Ondorioz, gure webgunean hirugarrenen cookieak baimenduta nabigatzea erabakitzen baduzu, egoera horren berri izango duzu, eta MOOR SURF ESKOLA S.L. hirugarrenek pribatutasunean eragiten dituzten kalte, galera edo esku-sartzeen zuzeneko edo zeharkako edozein erantzukizunetik salbuetsiko duzu.

Moor Surf Eskola surfean gozatzeko leku ezin hobea da. Irribarrez beti aterako zara uretatik eta kirol honen magia biziko duzu.

HARREMANETARAKO

Eguzki Lore, Nafarroa Kalea 11, Malecon
943 020 894
info@moorsurfeskola.com

  • Eguzki Lore, Nafarroa Kalea 11, Malecon
    20800, Zarautz

  • 943 020 894

  • info@moorsurfeskola.com

KONTAKTUA