Legezko Oharra eta Erabilera baldintzak

1. Webgune honen titularraren nortasuna

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, jakizu ondoko hau dela www.moorsurfeskola.com webgunearen titularra:

  • Sozietatearen izena: MOOR SURF ESKOLA, S.L.
  • IFK: B75101477
  • Helbidea: Nafarroa kalea 11 BAXUA – Itxasertza 20800 ZARAUTZ
  • Telefono-zenbakia: 943020894
  • Harremanetarako helbide elektronikoa: info@moorsurfeskola.com
  • Erregistro-datuak:

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetan sartzeak “Erabiltzaile” izaera dakar berekin, eta, beraz, espresuki onartzen dira www.moorsurfeskola.com atarian jasota dauden legezko baldintzak, webgunean sartu bezain laster. Ondorioz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokorrak irakurri behar ditu, webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetan sartu nahi badu edo erabili nahi baditu; izan ere, baldintza hauek aldaketak izan ditzakete.

Horrenbestez, “Erabiltzaile” esango diogu www.moorsurfeskola.com atarian sartzen edo nabigatzen duenari, hala nola bertako zerbitzu eta jardueretan -doakoak edo ordainpekoak- parte hartzen duenari.

2.1. Xedea eta aplikazio-eremua

Erabilera-baldintza orokor hauek sarbidea, nabigazioa, zerbitzuen kontratazioa eta www.moorsurfeskola.com-en erabilera arautzeaz gain, ondoko eduki hauen erabileratik eratorritako ardurak zehazten dituzte: testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinua, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinua, datu-basea, irudiak, adierazpenak eta informazioa, baita beste edozein sorkuntza ere, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babestua baitaude.

MOOR SURF ESKOLA, S.L-k (aurrerantzean, MOOR) berariazko zerbitzuak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko aplikatuko diren baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu, eta baldintza orokor hauek osagarri gisa aplikatuko dira. Baldintza zehatzetan ezarritakoaren eta baldintza orokorren artean kontraesanik badago, lehenengoen aplikazioa lehenetsiko da.

2.2. Zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak

  • www.moorsurfeskola.com-erako sarbidea librea eta doakoa da, oraingoz. Dena den, zenbait zerbitzu eta eduki ordainpekoak izan daitezke, eta aldez aurretiko kontratazio bati lotuak; kasu horretan, egoera horretarako berariazko baldintzak ezarriko dira.
  • Erabiltzaileak egoki erabiliko ditu beti webguneko zerbitzuak, haren baldintza orokorrei, egun indarrean dagoen legeari, moralari eta orden publikoari jarraiki, baita Interneten oro har bete beharreko jardunbideen arabera ere.
  • Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetako formularioen bidez emandako informazioa legezkoa, benetakoa, zehatza eta eguneratua dela. Informazioaren aldaketen berri Erabiltzaileak bakarrik emango dio MOOR-i.
  • Erabiltzaileak ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartu webgune honetako sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko; beste Erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatu baliabideen kontsumo masiboaren bidez; webgune honetan publizitate-xedez sartutako datuak jaso; webgune honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarri; ekintzak egin webgune honetan sartutako zerbitzuen bidez; jabetza intelektuala, industria-sekretuak, kontratu-konpromisoak, hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideak urratu; lehia desleialeko eta publizitateko ekintzak egin.
  • Erabiltzaileak www.moorsurfeskola.com-eko zerbitzua erabili edo kontratatu nahiko balu, webgunean izena eman beharko luke. Kasu horretan, Erabiltzailea izango da bertan benetako informazioa emateko arduraduna. Behin erregistratuta, Erabiltzaileari pasahitz bat emango zaio, zerbitzuetan sartu ahal izateko, eta bera izango da pasahitzaren erabilera arduratsua eta sekretuzkoa egiteko arduraduna. Horrenbestez, Erabiltzaileak izango dira ematen zaizkien Erabiltzaile-izenak zein pasahitzak behar bezala erabiltzeko arduradunak, eta zin egingo dute ez dietela hirugarrenei erabiltzen utziko, izan epe jakin baterako edo behin betiko, eta ez dietela bertarako sarbidea urruneko pertsonei utziko. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da hirugarren ez-legitimo batek zerbitzuak legez kanpo erabiltzea, baldin eta horretarako pasahitz bat erabiltzen badu Erabiltzaileak erabilera arduragabea egin duelako edo pasahitza galdu duelako. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da, halaber, pasahitzaren lapurreta, erauzketa edo baimenik gabe eskuratzea gertatzen denean MOOR-i berehala jakinaraztea, hark bertan behera utz dezan. MOOR ez da inoiz izango baimenik gabeko hirugarrenek egiten dituzten ekintzen erantzulea, betiere Erabiltzaileak aurkakorik adierazten ez badu.

3. Jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak

MOOR da www.moorsurfeskola.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialerako eskubideen titularra, marka, izen komertziala edo ikur bereizgarria barne. Bereziki, eta horretara mugatu gabe, egile-eskubideek diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak ilustrazioak argazkiak, soinuak eta webguneko gainerako elementuak babesten dituzte.

www.moorsurfeskola.com atarian sartzeak edo nabigatzeak ez dakar inola ere berekin MOOR-ek bere jabetza intelektual eta industrialerako eskubideei uko egitea, horiek eskualdatzea edo haien gaineko baimena osorik edo zati batean ematea Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako.

Hori dela eta, Erabiltzaileak aitortzen du www.moorsurfeskola.com webguneko eduki guztiak edo batzuk edozein prozeduraren bidez eta MOOR-en berariazko eta idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, jendaurrean jakinaraztea eta, oro har, beste edozein eratan ustiatzea jabetza intelektual edota industrialerako eskubideak urratzea dela.

4. Erantzukizun eta bermeen araubidea

  • Argitara emandako informazioak aldaketak izan ditzake zerbitzuen erabilgarritasunean, modalitatean edo salneurrian. Beraz, kontratazioa egiten duenean, Erabiltzaileari www.moorsurfeskola.com-en argitaratuta dauden lege-baldintzak aplikatuko zaizkio.
  • MOOR-ek adierazten du neurri teknikoak zein antolakuntzakoak hartu dituela, bere ahalbideen barruan eta teknologiaren egoeraren araberakoak, webguneak behar bezala funtziona dezan; horrez gain, ez du inolako birusik eta osagarri kaltegarririk; dena den, MOOR ezin da hauen erantzulea izan: (a) www.moorsurfeskola.com-en agertzen diren zerbitzuen eta edukien jarraipena eta erabilgarritasuna, (b) edukiek eta zerbitzuek izan ditzaketen akatsak edota haien zuzenketek izan dezaketen eragina, (c) birusik edota bestelako osagarririk eza www.moorsurfeskola.com-en, (d) erabilitako segurtasun-neurriak eraso ezinezkoak izatea, (e) www.moorsurfeskola.com webguneko segurtasun-neurriei kalte egin dien edonork eragindako ondorioak.
  • Erabiltzaileak baino ez du izango hirugarrenen aurrean erantzukizuna www.moorsurfeskola.com-era bidalitako jakinarazpen pertsonalei dagokienez, baita webguneko zerbitzuen eta edukien erabilera ez-legitimoa egiten denean ere.
  • MOOR-ek eskubidea izango du www.moorsurfeskola.com webgunearen irisgarritasuna aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobetze-lanak tarteko. Egoerak horretarako aukera ematen badu, MOOR-ek ohartarazpen bat argitaratuko du bere webgunean, behar besteko aurrerapenaz, zerbitzuak eteteko aurreikusitako data adierazteko.
  • Hala badagokio, www.moorsurfeskola.com-en dauden beste web-orri batzuetarako estekek MOOR-ek inolako erantzukizunik eragiten ez dioten webguneetara eraman dezakete, MOOR-ek ez baitu haien gaineko inolako kontrolik. Haren helburua da Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea, eta, beraz, Erabiltzaileak, bere erantzukizunpean, haietan agintzen duten edukiaren eta erabilera-baldintzen berri izango du. MOOR-ek ez du bere gain hartuko bere webgunearekin hiperestekak sartzea erabakitzen duten hirugarrenen webguneetako edukien gaineko inolako erantzukizunik.
  • MOOR-ek ez du bere gain hartuko Erabiltzaileek bere webguneko eduki eta zerbitzuekin egin dezaketen erabileraren gaineko inolako erantzukizunik, ez eta Erabiltzaileek erabilera-baldintza hauek errespetatzearen gainekorik ere. Nolanahi ere, MOOR-ek beretzat gordeko du legezko neurriak hartzeko eta erantzukizunak argitzeko prozedurak abiatzeko aukera, indarrean dagoen legeriaren, etikaren edo ordena publikoaren aurkako jarduketak direla eta, bai eta edozein adierazpen arrazista, diskriminatzaile, sexista, difamaziozko, iraingarri, lizun edo arau etiko oinarrizkoenen aurkakoren gainean ohartaraztekoa edo halakoak kentzekoa ere.

5. Pribatutasun politika

Gure Erabiltzaileen pribatutasunari dagokionez, konpromiso sendoa dugu MOOR-en. Haien datu pertsonalek izango duten erabilerari buruzko informazio guztia esteka honetan eskura daiteke: Pribatutasun Politika

6. Cookieen politika

Web-orri honek cookieak erabiltzen ditu. Teknologia horren erabilerari buruzko informazio guztia esteka honetan eskura daiteke: Cookieen Politika

7. Iraupena eta aldaketa

  • MOOR-ek eskubidea izango du sarbide-baldintza orokor hauek osorik edo zati batean aldatzeko; aldaketak www.moorsurfeskola.com webgunean argitaratuko ditu. Era berean, aldez aurretik jakinarazi gabe, webgunean egoki deritzen aldaketak egin ahal izango ditu, eta ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo aurkitzeko modua ere. Ondorioz, Erabiltzailea www.moorsurfeskola.com-en sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak egongo dira indarrean, eta, beraz, Erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko ditu.
  • Baldintza berezietan xedatutakoa gorabehera, MOOR-ek edozein unetan eten ahal izango du orrialdeko edukietarako sarbidea, aldez aurretik ohartarazi gabe, eta Erabiltzaileak ez du inolako kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik izango.

8. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena

MOOR-en eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanak arautuko dira indarrean dagoen araudian aplikatzekoa den legeriari eta jurisdikzio eskudunari buruz xedatutakoaren arabera. Hala ere, araudiak aldeei foruari men egiteko aukera aurreikusten duen kasuetan, MOOR-ek eta Erabiltzaileak dagokien beste edozein foruri berariaz uko egin, eta Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.

Moor Surf Eskola surfean gozatzeko leku ezin hobea da. Irribarrez beti aterako zara uretatik eta kirol honen magia biziko duzu.

HARREMANETARAKO

Eguzki Lore, Nafarroa Kalea 11, Malecon
943 020 894
info@moorsurfeskola.com

  • Eguzki Lore, Nafarroa Kalea 11, Malecon
    20800, Zarautz

  • 943 020 894

  • info@moorsurfeskola.com

KONTAKTUA