Itsasotik pozik irtetea da gure erronka
Zuretzat diseinatzen dugu ikastaroa. Dela ikasi nahi duzulako, dela hobetu nahi duzulako. Guk surfaz disfruta dezazun nahi dugu, eta horretan lagunduko dizugu. Benetako surflari batek bezalaxe egingo duzu surfean.
Zerbait esan nahi dizugu: surfa magia hutsa da. Zirraragarria, adrenalina, dibertsioa…. eta zoriontasuna! Halaxe bizi dugu guk, behintzat. Eta zeuk ere horrela bizi izatea nahi dugu.
Zurekin elkarbanatu nahi dugu dakigun guztia, erakutsi haurtzarotik helduarora ikasi dugun guztia, zeuk ere olatu gaineko magia senti dezazun.
Beharbada inoiz ez duzu surf egin, edo bizitza erdia daramazu surfean.
Ez dio axola. Kasua kasu, zoriontsu sentituko zara itsasoan. Lehen egunetik bertatik izango zara oholaren gainean zutik jartzeko gai, zure surfa hobetzen ikusiko duzu, eta egunetik egunera gehiago gozatuko duzu.
Anima zaitez eta egin surfean gurekin, zuri ongi datorkizunean. Zure ordutegiari egokituko gatzaizkio asteko zazpi egunetan. Ezagutu nahi gaituzue? Orduan, adi, gure burua aurkeztuko dizugu eta.
Surflariak gara!
Helburu jakin batekin sortu genuen eskola: zeu bezalako pertsonek surfaz gozatzea, guk geuk egiten dugun bezala. Izan ere, kirol honen magia erakutsi nahi dizugu.
Gure Irakasleak
Irakasle guztiok desberdinak gara, baina bi pasiok elkartzen gaituzte: surf egitea eta surf egiten irakastea. Guretzat pozgarria da zu olatuen gainean gozatzea ikustea.
Gure erronka zu zara!
Guretzat, surfa bizimodua da, eta irakaskuntza, berriz, pasioa. Lehenengo egunetik zutik jarriko zaitugu.
Zuretzako aukerarik onena aukera ezazu
Urteak daramatzazu surf egiten, eta orain zure teknika hobetu nahi duzu? Sekula ez zara olatu gainean ibili, eta ikasi egin nahi duzu? Beharbada, zure umeak surf-udalekuetara ekarri nahi dituzu, itsasoaz goza dezaten? Edozein kasutan zuretzako aukerarik onena daukagu.
Deitu, guk pozik lagunduko dizugu
Telefonoz hitz egin nahi baduzu, entzungo dizugu
Eman izena gure buletinean, eta bihur zaitez Zarauzko Moor Surf Eskolako kide
Azken albisteen berri izango duzu.
Erabileraren arduraduna: MOOR SURF ESKOLA, S.L., helbidea: Itsasertza 11, behea – 20800 Zarautz. Helburua: zure eskaerari erantzutea. Informazioa bidaltzea | Erabileraren iraupena: legearen araberako nahitaezko epeak (urtebete) | Zaintza-agintaritza: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia, www.aepd.es